Kirol errendimenduko zuzendaria, aholkularia, ekintzailea eta hiru seme-alaben aita naiz. 15 urte baino gehiagoz nazioarteko piraguista gisa lehiatu nintzen eta bi munduko txapel irabazi nituen nire taldekideekin batera.
Hezkuntzaren Psikologian doktorea naiz Kirol Errendimenduaren Psikologian espezialitatearekin eta EHUn (UPV/EHU) irakasle eta ikertzaile lanetan aritu naiz.
Ia hamarkada batez Espainiako Piraguismoko Federazioko zuzendari tekniko gisa aritu nintzen. Kargu horretan, lorpen historikoetara eraman nituen taldeak, hala nola, 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan, lau domina irabazi genituen (hiru urrezko eta brontzezko bat), eta 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan, non brontzezko bi domina lortu genituen. Halifaxen 2022ko Munduko Txapelketan, Espainiako piraguismoaren historian lehen aldiz domina-taularen lehen postua lortzea lortu genuen.
Gainera, The Paddle Games-en sortzailea naiz, sprint piraguismo formatu berritzaile bat, hiri edo paisaia erakargarrri kokapenetan egiten dena, logistika sinple eta jasangarriarekin. Aldi brean, Fox Performance-en jabekidea naiz, Oxforden egoitza duen errendimendu handiko kirol-teknologia, ingeniaritza eta berrikuntza-enpresa.
E-MAILA: info@ekaitzsaies.com
INSTAGRAM: instagram.com/ekaitzsaies

© 2025 All Rights Reserved.

You must be logged in to post a comment.